Harrera

2007, 2011, 2013 eta 2015ko munduko txapelketen garaipenekin Euskal Herriko KayakSurf Selekzioa albiste izan da hainbat komunikabideetan eta geroz eta laguntza gehiago jasotzen ari da.


 "Prentsa idatzia, DEIA, 2011ko urria"

 "Prentsa, DEIA, 2012ko uztaila"


Garaipen hauen atzetik asko izan dira zoriondu gaituztenak eta baita egindako lana ikusi dutenak ere. Ez dira izan bakarrik kirolari, familia edo lagunak. Eusko Jaurlaritzak ere ikusi du. Hasieratik lagundu digu 2013ko mundialeko helburua betetzen, eta horrela gonbidatu gintuen Lehendakari den Iñigo Urkulluk egindako omenaldira. Eskerrak ere eman behar dizkiegu hainbat klub eta komertzioei beraien laguntza eta laguntasunarengatik.


"Omenaldi eta errekonozimenduen ekintzak, 2013ko udazkena."

Euskal Herriko KayakSurf Selekzioak poz handiz eta esker onez hartzen du jasotako laguntza eta errekonozimendu guztia. Horregatik aipatzen ditugu blog honetan eta baita 2013ko Australiako Munduko txapelketako bideo laburpen honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario