domingo, 14 de julio de 2013

Taldeetako 2. ronda / 2nda ronda de equipos

Berri onekin gatorkizue gaurkoan, taldeetako kategorian finalean sartu gara, munduko txapelketaren antolatzailea den Australia eta aurreko munduko txapelketan bigarren izan zen Ingalaterrarekin.
Olatuak atzo baino txikiagoak izan dira, baina haize gutxiagorekin eta eguraldi hobearekin.
Orokorrean atzo baino emaitza okerragoak lortu arren, sailkapenean lehenengo geratu gara berriro ere, Austalia 2 puntu atzetik, Ingalaterra 4, eta azkenik, txapelketatik at geratu den taldea, AEB 6 puntu atzetik. Finalerako emaitza hobeak espero ditugu, eta horretarako zuen animoak eta indarra behar ditugu!
Bihar, baldintza txarrak egongo direnez, atseden eguna izango dugu.
Eskerrik asko bloga jarraitzeagatik!!
-----------------------------------------
Buenas noticias desde Australia, Euskadi esta en la final de la competicion por Selecciones, junto con Australia e Inglaterra. Las olas han sido mas pequeñas que ayer, pero con menos viento y buen tiempo.
En general la actuacion de Euskadi hoy ha sido mas floja pero, aun asi, se ha impuesto en el primer puesto, con Australia a 2 puntos, Inglaterra a 4 y, por ultimo, EEUU a 6 puntos.
Esperamos realizar mejores mangas y revalidar el titulo, y para ello necesitaremos vuestros animos!
Mañana se suspende la competicion por malas condiciones, el viento soplara con fuerza.
Gracias por seguir el blog!

2 comentarios:

  1. Animoak guztiei. Baina, batez ere Teresari Altzako familiaren partetik. Muxu eta besarkada bana. Aioooooo!

    ResponderEliminar