sábado, 13 de julio de 2013

Selekziokako txapelketa 1.ronda de la competicion por Selecciones

Gaur, uztailaren 13an, Selekziokako txapelketaren lehen ronda jokatu da, Alexandra Headlands-en. 5 Selekzio osok hartu dute parte: Ingalaterra, EEBB, Jersey, Australia eta Euskal Selekzioak, beste herrialdeetako partaideak ere badaudelarik, Brasil, Irlanda, Ipar Irlanda, Japonia, Gales...

Geureek lan txukuna burutu dute, lehen postu ugari lortuz, nahiz eta lehia handia egon, Ingalaterra (2009ko munduko txapeldunak) eta Australiak talde oso onak baitituzte.

16 txanda egin dira, kategoria guztiak hartuz. Txanda bakoitzean 5 kirolari, Selekzio bakoitzeko bat. Lehenak puntu bat lortzen du bere Selekzioarentzat, bigarrenak bi, etabar etabar, azken emaitza honakoa izan delarik:
1.Euskadi (29pt)
2.Australia (41pt)
3.Ingalaterra (45pt)
4.EEBB (61pt)
5.Jersey (76pt)

Hurrengo irudian txanda bakoitzeko emaitzak, kategoria guztiekin, ikus ditzazkezue.

Jarrai EHKSS!

---------------------------------

Hoy, 13 de julio, se ha disputado la primera ronda de la competicion por Selecciones, en Alexandra Headlands. Han participado 5 Selecciones completas: Inglaterra, EEUU, Jersey, Australia y Euskadi, contando tambien con la presencia de competidores de otros paises como Brasil, Irlanda, Irlanda del Norte, Japon, Gales...

Nuestros deportistas han realizado una gran competicion, logrando muchos primeros puestos en mangas dificiles, ya que Inglaterra (campeona del mundo 2009) y Australia son Selecciones muy fuertes.

Se han disputado 16 mangas, de todas las categorias. 5 competidores en cada manga, uno por Seleccion. El primero logra un punto para su Seleccion, el segundo dos, etc etc, habiendo sido este el resultado final:
1.Euskadi (29pt)
2.Australia (41pt)
3.Inglaterra (45pt)
4.EEUU (61pt)
5.Jersey (76pt)

En la siguiente imagen podeis ver los resultados de cada manga, de todas las categorias.

Sigue a la EHKSS!

viernes, 12 de julio de 2013

Lehenengo mangak/primeras mangas

Manga indibidualen lehen rondak egin dira, 2013ko munduko txapelketan, Alexandra Headlands hondartzan, Sunshine Coast.

Ostegunean Open HP eta Open IC-eko mangak egin ziren, ronda bakarra lehen modalidadean eta 2 ronda bigarrenean. Euskaldun guztiek (Xabi, Edu, Urko, Julen, Odei) 1go postua lortu dute eta, hortaz, zuzenean 3.rondara pasa dira. IC modalidadean denek egin dute ere aurrera.

Gaurkoan neskak HP eta Master HP kategorietan parte hartu dute euskaldunek. Nesketan Garazik lortu du lehen postua bere mangan, beraz 3.rondara pasa da zuzenean. Beste bi neskak (Teresa eta Ainhoa) 2. eta 3. postuan geratu direnez haien mangetan, 2 ronda jokatu beharko dute aurrera jarraitzeko. Oskarrek (Master HP) 2.postua eskuratu du, beraz hau ere repeskara.

Biharkoan Selekzioen txapelketa egingo da. Egun gogorra espero da, manga asko jokatu beharko dituzte euskal piraguistek. Baldintza onak espero dira, 1-1.5m eta haize gutxi.

Emaitzen taulak gure facebook-ean argitaratuko ditugu!

Jarrai EHKSS!!
-------------------------------------------------------------

Se han realizado la primera ronda de las mangas individuales en el campeonato mundial de kayak surf de 2013, en Alexandra Headlands, Sunshine Coast.

El jueves se hicieron las rondas de Open HP y Open IC. Los palistas vascos pasaron a las siguientes rondas, sin excepcion (Xabi, Edu, Urko, Julen, Odei)

Hoy se han disputado las de chicas HP y masters HP. En chicas Garazi ha pasado directa a la tercera ronda, mientras que Teresa y Ainhoa deberan lograr un primer puesto en sus respectivas mangas de la segunda ronda para pasar a la ronda 3. Oskar quedo segundo, por lo que se jugara la continuidad en la repesca.

Mañana comenzara la competicion por equipos, y se espera ver el nivel de cada pais en este año 2013. Habra olas de 1-1.5m y poco viento.

Las tablas con los resultados las publicaremos en nuestro facebook!

Sigue a la EHKSS!!!

lunes, 8 de julio de 2013

El pre-campeonato

Monday, 8 July 2013

Australia, first part over

Bi aste pasatxo igaro dira iritsi nintzenetik, oso azkar igaro ere. Momentu zoragarriak eta momentu ez hain onak izan ditut, baina onekin geratuko naiz, aurrerantzean gehien gogoratuko ditudanak.

Hainbat hondartza desberdin oso eskura izatea luxu bat izan da, bai oinez edota bizikletaz bisitatzekoak, baldintza desberdinetan non surfeatu aukeratzeko moduan.

Negua den hilabete hauetan egunak motzak izaten ari dira, eta eguzkiak baxu eta indartsu egiten du ekialdetik mendebalderako bidea, berez ipar-ekitik ateratzen da eta ipar-mendebaldetik sartu. Tenperatura epelak, bai giroan baita itsasoko uretan ere, 20-22 inguru batean eta 18 bestean.

Herrialde zoragarrian bizi dira hemengo Australiarrak, bizitza naturala oso eskura dute, lurralde zabalak, bakoitzak bere etxetxoa eta belardi zati bat izateko haina, eta hondartza kilometrikoak, pilaketarik gabekoak. Olatuak eta zoriontasuna denentzat dago hemen soberan. Nabaritzen zaie ondo bizi direla, aurpegi txarrik ere ez dut ikusi aldamenean tokatu zaizkidan surflarietan. Hare gehiago, oso lagunkor eta hizlari suertatu zaizkit. Eta bromazaleak. Dendetan ere oso atseginak eta orokorrean alai.

Bidaia luzea izanik, nekea pilatzen joan zitzaidan gorputz osoan. Hala ere, aireportutik ostatu bidera autobusez nindoala, paisai zirraragarriak begiak inoiz baino handiago eta irekiago izatera eraman ninduen, kafeak edota redbullak baino efektu hobea izanik. Etxera iritsi eta 8+10 ordu egin nituen lo, tartean afaltzekoa eman zidatelarik. Halako loaldia egin arren, hurrengo egunean ez nuen piragua hartu eta surfeatzera joateko indarrik aurkitu. Horixe izango da jetlag-a.

Lehen sesioaren egunean, piragua desembalatu nuen eguzkiak egunon esaten zidan bitartean, txori espezie arrotzek kantatzen zuten bitartean eta zuhaitz eta landare ezezagunen lurruna arnasten nuen bitartean. Haizerik gabeko eguna, olatu glassy-ak eta eguzki ederra. Zer gehiago behar du batek? Nik badakit.

Egunerokotasunean horixe nuen helburu, eta horixek ematen zizkidan ohetik altxa eta egunari ekiteko indar eta gogoak. Ondoren, dohako ostatuaren truke egin beharreko lanari ekiten nion, etxea garbi mantendu eta piszinaz eta belardiaz arduratu, tarteko ordu libreetan inguruak esploratzeko aukera nuelarik. 17 egun hauen ondoren, Donostian dudan konfidantza eta erraztasun berberaz mugitzen naiz inguru hauetatik. Nora joan nahi duzu? Nik erakutsiko dizut.

Beraz, amaitu zait Australian igaroko dudan denboralditxoaren lehen zatia, eta irrikitan nago taldekideekin elkartzeko. Badakit pozez gogoratuko ditudala egun hauek, baina break honen ondoren txapelketan pentsatzeko ordua iritsi da, nostalgiak aurreragorako utziko ditut.

Ea aurtengoan ere Euskal Selekzioa gorenera daramagun, eta munduari erakutsi zerbait bagarela, eta gehiago izatea merezi dugula!

Hurrengora arte.

Gora Euskal Selekzioa!

Xabi Olano, Buddina-n, 2013ko uztailaren 8an.

domingo, 7 de julio de 2013

Australian gaude! / ¡Estamos en Australia!

Australiara iritsi ginen duela bi egun. Madriletik atera hegazkinez eta Sydney-era iritsi, Dubaien eskalatxo bat egin eta gero. 

Iristean sorpresa "txar" bat jaso genuen, ekartzen genituen 10 piraguetatik, 5 ez ziren iritsi, eta gainera konpainiakoek ez zituzten lokalizatzen. Itxarotea egokitu zitzaigun, eta bide batez, 'camper'ak alokatu eta Sydney bisitatzera joan ginen.


Camper batetik, beste camperra aurrean, Sydney-era joaten

Sydneyen Opera mitikoa bisitatu, bueltatxo bat eman eta bazkaltzera abiatu ginenean... pelikula baten grabazioa ikusi genuen, orain gogoratzen ez dudan aktore famatu batena. Chinatown bisitatu eta piraguak berreskuratzera gindoazenean, konpainiari deitu eta zera esan ziguten; ez zigutela konfirmatzen piraguak gau hortan iritsi behar zirenik! Beraz, camping batera joan ginen atsedena hartzera.


Camper baten bistak

"Jainkoari esker" gure piraguak hurrengo goizean berreskuratu genituen, eta ezetz asmatu zer egin genuen... olatuak hartzera joan ginen 'Maroubra Beach'era! Olatu onak hartu genituen, eta batez ere "tximua" kentzeko balio izan zigun. Baina ateratzerakoan, beste "sorpresa" batekin aurkitu ginen, Camper baten "baca" puskatua zegoen, eta 3 ordu itxaroten egon ginen, enpresako mekanikoa etorri eta konpondu arte. Azkenean, gauez 3 ordu gidatu ondoren, gure gaurko lo-lekura iritsi ginen. 


Gaur goizean gosaltzen.

Gaur, iparralderuntz goaz, txapelketa eremura hurbiltzen, eta bidean spot onenetan olatuak bilatzen. Berri gehiagorekin idatziko dizuegu hurrengoan!

Ondo segi!!

2013/07/06

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Llegamos hace dos días a Australia! Después de varias horas de viaje y escala en Dubai.

Al llegar, recibimos una mala sorpresa; 5 de las 10 piraguas que traíamos no habían llegado y además no las localizaban. Ya que nos tocaba esperar, aprovechamos para alquilar las campers y visitar Sydney. 


Opera House, Sydney

Dimos una vuelta por la Bahía de Sydney, y vimos la grabación de una película con un actor mítico que no me viene el nombre ahora. Después de visitar Chinatown, nos disponíamos a recuperar las piraguas, cuando al hablar por teléfono con la compañia, no nos confirmaban que fuesen a llegar esa noche. Por lo que acabamos yendo a un camping a pasar la noche.

"Gracias a Dios", recuperamos nuestras piraguas la mañana siguiente, y como no podía ser de otra manera, nos fuimos a surfear a Maroubra Beach. Cogimos buenas olas, pero sobre todo nos sirvió para quitarnos el 'mono'. Pero, desgraciadamente, al salir, nos encontramos con una baca rota, y tuvimos que esperar 3 horas hasta que vino el mecánico y nos la arregló. Después de conducir durante más de tres horas por la noche, llegamos a nuestra guarida de hoy a la noche, al lado del bosque. 
Hoy, hemos salido hacia el norte acercándonos a la zona de competición y cogiendo olas en los mejores spots del camino. ¡Os escribiremos con más noticias!

¡Hasta la próxima!


Una de las campers donde viajamos y dormimos.

06/07/2013

martes, 2 de julio de 2013

Abentura hasi da! / ¡La aventura ha comenzado!

Dagoeneko Australiarako bidean gaude! Gaur eguerdian kotxeak; maleta, kayak, pala eta batez ere ilusioz bete eta Madrilera abiatu gara. Garazi Iturralde, Txema Karreto, Edu Etxeberria, Oskar Martínez, Urko Otxoa, Teresa Carranza, Ainhoa Tolosa eta Julen Arrizabalaga (Xabi Olano bertan baitago) atera gara hara. 

Atzo "beroketa" sesio bat izan genuen, 'Club Deportivo Bilbao'n egin zen prentsaurrekoan, gure sponsor eta kolaboratzaileekin. Aurreko munduko txapelketak, lortutako sariak, anekdotak etab kontatu genizkien bertara hurbildu ziren kazetariei.


Goian ezkerretik eskubira: Oskar Martínez, Urko Otxoa eta Joseba Saies (Euskal Kanoe Federakuntzaren lehendakaria).
Behean ezkerretik eskubira: Cadenas Vicinay-ko ordezkaria, Garazi Iturralde, Txema Karreto, Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria), Julen Arrizabalaga eta Teresa Carranza.

Hurrengo post-a Australiatik idatziko dugu! 

Eskerrik asko abentura hau gure blogaren bidez jarraitzen duzuenoi eta bidai hau egitea posible egin duzuen guztioi: Eusko Jaurlaritza, Euskal Kanoe Federakuntza, Cadenas Vicinay SA, Real Club Náutico San Sebastian, Bizkaiako Foru Aldundia, Oskar Arenaza, Kanpoeder nekazal turismoa, Usurbilgo Udala, eta nola ez senide, lagun eta bide honetan lagundu diguzuenoi.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¡Estamos de camino! Hoy al mediodía hemos llenado los coches de; maletas, kayaks, palas y sobre todo de ilusión y hemos salido camino a Madrid. Hemos salido Garazi Iturralde, Txema Karreto, Edu Etxeberria, Oskar Martínez, Urko Otxoa, Teresa Carranza, Ainhoa Tolosa y Julen Arrizabalaga (Xabi Olano está ya allí). 

Ayer tuvimos una sesión de "calentamiento", en la rueda de prensa que hicimos en el Club Deportivo Bilbao con nuestros sponsors y colaboradores. En ella, respondimos a las preguntas de los periodistas sobre mundiales anteriores, premios conseguidos, anécdotas etc.



¡El siguiente post lo escribiremos desde Australia!

Muchas gracias a todos aquellos que seguís nuestra aventura vía blog y a los que habéis hecho posible este viaje: Gobierno Vasco, Federación Vasca de Piragüismo, Cadenas Vicinay SA, Real Club Náutico San Sebastián, Diputación Foral de Vizcaya, Oskar Arenaza, Agroturismo Kanpoeder, Ayuntamiendo de Usurbil y como no a nuestros familiares, amigos y personas anónimas que nos habéis ayudado en este camino.



ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ!
¡Gracias de todo corazón!