lunes, 29 de agosto de 2011

Selekzioa Mundialerako lanean! / La Selección trabajando para el Mundial!

Pasa den astelehenean, abuztuaren 22an, EHKSS-a Bilboko Aste Nagusian izan zen, Urrian ospatuko den Munduko Kayak Surf Txapelketarako dirua lortzeko asmoekin.

Horretarako, Selekzioko kideak Moskotarren txosnan aritu ziren edariak eta pintxoak saltzen bertan bildu ziren festa-zaleei.
Helburuaren publizitatea egiteko kartelak eta Kayak Surfeko piragua bat eskegi ziren, Euskal Selekzioari laguntzeko aukera eskeiniz.

Giro aparta izan zen eta jende ugari hurbildu zen txosnara. Gau luze baten ondoren Selekzioko kideak pozik geratu ziren egindako lanarekin. Eskerrak eman beharra bertara hurbildu zen orori eta batez ere Moskotarrei haien txosna uzteagatik eta Selekzioari emandako laguntzagatik. Milesker!

--------------------------------------------------------------------

El pasado lunes, 22 de agosto, la EHKSS estuvo en la Aste Nagusia de Bilbo, con la intencion de ganar dinero para participar en el Campeonato Mundial de Kayak Surf, que se celebrara el próximo mes de Octubre. Para ello, los miembros de la Selección estuvieron sirviendo bebidas y pintxos en la txosna de los Moskotarrak. Se colgaron carteles y una piragua de Kayak Surf con una ikurriña pintada en la proa para dar a conocer los objetivos de la EHKSS.

Despues de una larga noche y muy buen ambiente, los miembros de la Selección estaban contentos con el trabajo realizado. Solo queda dar las gracias a todos los que se acercaron a la fiesta y sobre todo a Moskotarrak por habernos dejado la txosna y la ayuda prestada a la Selección. Gracias!

No hay comentarios:

Publicar un comentario