Blog honen bitartez, geure burua aurkeztu nahi dugu: Euskal Herriko Kayaksurf Selekzioa gara, itsasoko olatuak piragua batekin surfeatzean datzan
kirola. Selekzio bezala, 1997tik daramagu mundu mailako txapelketetan
parte hartzen, eta urtero gure kostaldean kayaksurf
zaleen kopurua handitzen. Azken urteotan, gure mailak gora egin du, eta
bide honetan jarrituko nahiko genuke zuen laguntzarekin.
(2015eko Mundialeko garaipena Pantinen, Galizia)
Euskal Kayaksurf Selekzioa euskal kayaksurf zirkuituko kayaksurf txapelketa eta probetako onenekin osatzen da, Euskal Kanoe Federakuntzako egutegian markatutako txapelketekin, alegia. Selekzioa osottu bat honako kidez osatzen da: 8 gizon, 4 emakume, 2 junior eta 2 master. Euskal zirkuituko probak Bizkaia (Mundaka, Bakio, Lekeitio...) eta Gipuzkoako (Zarautz, Zurriola...) kostetan ospatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario