Ezagutu Kayaksurf-a

Zer da Kayak Surfa? Zertan datza?

Kayaksurfa olatu bat piragua batekin surfeatzean datza. Piragua batek surfeatu ahal izateko, 
bere diseñuaren egituran ezaugarri bereziak izango ditu piraguak olatuan jaitsi, igo, kanteatu, bonbeatu eta abiadurarekin planeatu ahal izateko, beste mugienduen artean. Kayaksurfeko piragua bezala hartu dugu, kantu zorrotz eta "killak" (fins) dituen hori. Killa gabekoak ere badaude.

Filosofiari dagokionez, kirol hau bi ikuspuntutik hartu daiteke. Alde batetik, surfaren aldetik, modako kirol honen adar bat balitz bezala hartuz. Eta bestetik, piraguismoaren ikuspuntutik. Izenean ikus daitekeen bezala, bi kirol hauen konbinaketa da kayaksurf-a, eta bi kiroletako modalidade desberdinetan aritzeko erraztasunak izan ohi ditu kayaksurflariak.

Kirol honek naturarekin harreman estuan jartzen gaitu praktikatzen dugun kirolariei, inor oraindik iritsi edo ikusi ez dituen leku eta zokoetara gerturatu gaitzakeelako. Honen adibide gisa ikus dezakegu kirol honen partaide gehienak mundu osoan zehar praktikatzeko izan dutela aukera, gertuago ala hurrunago, eta bizitako esperientzia bakarrak izan dira, kirolari eta pertsona bezala.

Kayaksurfa, gaur egun, maila internazionalean konpetitzen da, halanola; EEUUko mendebaldeko kostaldetik eta Sudamerikatik, Japonia eta Australiaraino. Kirolaren epizentrutik pasatuz, Europa. 

Honako hauek dira webgune nagusienak mundu mailan:

Web: www.kayaksurf.net "Kayaksurfeko berrien webgune garrantzitsuena mundu osoan"
Web: www.wska.org/ "KSaren erakunde mundiala"
Web: http://www.surfkayaking.com.au/surfkayaking/surf_kayaking.com.au.html "2013ko Australian ospaturiko mundialaren webgune ofiziala"
Web: www.worldchampionshipsofsurfkayaking.com "2011n Estatu Batuetan ospaturiko mundialaren webgune ofiziala"
Web:  http://www.oceanspirit.pt/ "OCEAN SPIRIT urtero ospatzen den konpetizio portugesaren webgune ofiziala, Santa Cruz"

No hay comentarios:

Publicar un comentario