Albiste on bat daukagu gaurkoan, datorren asteartean, urtarrilak 15 Euskal Herriko Kayak Surf Selekzioko bi kide, Garazi Iturralde eta Julen Arrizabalaga, hain zuzen, ETB1eko telebista-lehiaketa arrakastatsuenean egongo dira Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz aurkezleekin.
Beraien helburua, Australiako munduko txapelketara joateko dirua lortzea da, eta botea etxera eramateko asmoa dute (11.000 euro inguru) !
Asteartean programa grabatuko dute,hortaz, hurrengo astean kontatuko dizuegu nola joan den eta noiz agertuko diren telebistan.
Zorte on bikote!
No hay comentarios:
Publicar un comentario