martes, 14 de octubre de 2014

Zarautzeko Koparen emaitzak eta urteko azken proba

Zarautzeko Kopa emaitzak hauexek izan ziren:

1779931_600450896732292_3983826200248631472_n

Antolamendua ezin hobea izan zen, azpiegitura egoki eta nahikoa, asko eskertu zen makarronada goxu-goxua eta giro paregabea. Olatuak ere lagun izan ziren, batez ere goizaldean, metro justukoak, baina haizerik gabe eta tenperatura gozoekin. Eta amaitzeko, gaupartean, Patagoniako Espedizioaren abenturen kontakizunak ikus-entzuteko aukera izan zen, Zarauzko Modelo zinean. Eskerrak Hondar-Kayak-i esfortzu guztiarengatik.

Orain datorrena berehala dator, eta badu jada data zehatz eta definitiboa: Urriak 18.

KARTELA SURF ESKOLETARA ERAMATEKO

Euskadiko 4.Kayaksurf Kopa eta Euskal Zirkuituko 5.proba izango denak 2014ko denboraldiari amaiera emango dio, eta honenbestez, aurtengo euskal kayaksurflari hoberenak ezagutuko ditugu.

Zurriola Cup 2014 txapelketaren informazio gehiago gaupartean ailegatuko da sare sozialetara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario