Askok ikusiko zenituzten, Garazi Iturralde eta Julen Arrizabalaga, ETB1eko Mihiluze lehiaketa ospetsuan egon ziren Australiarako dirua lortu nahiean.
Lehenengo saioan, ikaragarri ondo hasi ziren, eta lehengo jarri ziren, beste bi bikoteak euren artean lehiatzera behartuz, eta beraiek salbatuz. Baina gero, finalera iristetik hurrun ibili ziren, ez baitzuten lortu punturik bigarren fasean.
Bigarrean saioan, kaxkarrago ibili ziren lehengo fasean, baina Aretxabaleta eta Bergarako bikotearekin lehiatu eta gero, ia ia finalera iritsi ziren, nahiz eta azkeneko momentuan naparrek hartu aurrea.
Hirugarren saioan, ez ziren oso fin ibili, baina eliminatzeko modua, mingarria izan zen, segundu batengatik kaleratu baitzituzten.
Eskerrak eman nahi dizkiogu EITBri eta bereziki, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizi, eman diguten aukeragatik eta jasotako tratuarengatik.
Ez dugu etsiko! Nahiz eta dirurik ez lortu, Australiarako bidea argitzea lortuko dugu!
Hemen dauzkazue bideoak:
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2147083480001
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2149677022001
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2149677020001
Eskerrik asko blog-a, Twitter-a (@EHKayakSurf), eta Facebookeko profil eta orrialdean jarraitzen diguzuen guztiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario