martes, 4 de marzo de 2014

Lekeitio Kayaksurf Txapelketa – Martxoak 15

Badugu jada Euskal Zirkuituko lehen proba, Euskadiko Kopa Lekeitioko Isuntza hondartzan! Dzanga Kayak klubak antolatuta, Bizkaiko Kayaksurf Txapelketa jasoko du aurten Lekeitiok aspaldiko partez!

Ikuskizuna espero da, Euskadi osoko piragualariak hurbilduko baitira, Euskal Selekzioko kide asko, Club Náutikoa Edu Etxeberriaren taldea, Zarautzeko Hondar-Kayak klubekoak, eta Bizkaiko hainbat eta hainbat Kayaksurflari, Oskar Arenaza edota Costa Rican entrenatzen berri egon den Txema Carreto besteak beste! Gainera herrian ireki berri den Ur-Tantak piragua dendak impultso eta motibazio berriztatuak eman dizkio txapelketa honi!

INSKRIPZIOAK egiteko dzangakayak@gmail.com -era idatzi!

Ez galdu txapelketa honetako gorabeherarik! Jarritu hemen, EHKSS-aren blogean!

LEKEITIO

No hay comentarios:

Publicar un comentario